Euskal Selekzioa ordezkatzen ari dira Jara, Macicior eta Manterola, Argentinan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 18a, 00:00

Manterola, Macicior eta Jara, Argentinan.

Jon Jara, Enara Macicior eta Unax Manterola Venado Tuerton dabiltza, 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan.

 

Egun hauetan Trinketeko 23 urtez azpiko Munduko Txapelketa jokatzen ari dira Argentinako Venado Tuerton. Bertan, Euskal Selekzioa ordezkatzen ari dira bailarako hiru pelotari: eskuz banakako modalitatean ari da Jon Jara hernaniarra; gomazko paletan Enara Macicior ereñotzuarra; eta eskuz binakako modalitatean Unax Manterola hernaniarra.

Egun garrantzitsuak zian dira Euskal Selekzioarentzat. Izan ere, hauxe da Nazioarteko Federazioak antolatutako txapelketa batean ari den lehenengo aldia.

Jon Jara hernaniarrak izan zuen txapelketako lehenengo partidua jokatzeko pribilegioa; hortaz, bera da Nazioarteko Federazioak antolatutako txapelketa batean Euskal Selekzioa ordezkatzen jokatu duen lehenengo pelotaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!