Erraldoiek eta buruhaundiek hartuko dituzte Kaxkoko kaleak Euskal Jaietan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 17a, 00:00

Hernaniko konpartsa gogoz aterako da larunbat goizean, Kaxkotik zehar.

Kalejira goizeko 11:30etan hasiko da, eta eguerdiko 13:30ak aldera emango zaio amaiera,  Atsegindegin. 

 

Iaz bezala, aurtengo Euskal Jaietan animaliek ez ezik, erraldoi eta buruhaundiek ere sekulako protagonismoa izango dute. Bigarren edizio honetan, Iruñeko Donibane eta Añorgako konpartsekin batera jardungo dute Hernaniko buruhaundi eta erraldoiek, kaleak girotzen eta bizkarrak berotzen.

Goizeko erakustaldia aprobetxatuz, 10:00etatik 11:00etara, dagoeneko eskatuta dauden kamixetak banatuko direla jakinarazi dute konpartsakoek. Udaletxeko arkupeetan egingo dute banaketa eta hurrengo baterako eskatu nahi dutenek ere, bertan eskatzeko aukera izango dutela gogorarazi dute. 

Kalejira, berriz, goizeko 11:30etan hasiko da Gudarien Plazatik, eta eguerdiko 13:30ak aldera amaituko da, Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!