Ekai Legorburuk saria lortu du Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 17a, 00:00

Ekai Legorburu eta gainerako sarituak, sariak eskuartean dituztela.

Hernaniarrak hirugarren saria eskuratu du 13 urtez azpikoen mailan, 'Gora Euskaraldia!' sortarekin.

 

Ekai Legorburu hernaniarrak hirugarren saria eskuratu du Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketako 13 urtez azpikoen mailan. 'Euskaraldia' gaiari erantzun behar zioten parte hartzaileek, eta Legorburuk 'Gora Euskaraldia!' sortarekin irabazi du hirugarren saria. Lehenengo saria Maialen Urtxegi narbartearrak irabazi du, eta bigarrena Lexuri Bastida altzagarrak. 

Ospe haundiko sariketa da Lazkao Txiki, eta Legorburuk 50 euro jaso ditu hirugarren postuagatik. Gainera, azken bost urteetan saritutako bertso guztien bilduma argitaratuko dute, eta bertan txertatuko dituzte bere sortako bertsoak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!