Ostiral honetan zabalduko dituzte berriro Hernaniko Gaztelekuko ateak

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 16a, 00:00

Irekiera festa egingo dute lehenengo egunean, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. 

 

Ostiral arratsaldean zabalduko dituzte Hernaniko Gaztelekuko ateak. Udako atsedenaldiaren ondoren, beste ikasturte bati ekiteko gogoz daude hezitzaileak, eta irekiera festa batekin hasiko dute jardueren katea.

Arratsaldeko 16:30etan hasiko da ostiraleko festa, eta 12-17 urte bitarteko nerabe eta gaztetxoei zuzenduta egongo da. Gainontzean, irailerako jarduera dexente prestatu dituzte Gaztelekuan. Larunbat honetan bertan, Euskal Jaiak direla aprobetxatuta, txistorrada egingo dute arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

Datorren astean koadro margoketa eta bingoa izango dituzte astean zehar, eta Costa Jumpera joango dira larunbatean.

Urriaren 19ra arte astartetik larunbatera funtzionatuko du Gaztelekuak, eta urriaren 19tik aurrera igandeetan ere zabalik egongo da.

Ordutegia iazko berbera izango da: asteartetik ostegunera 17:00-20:00, ostirala eta larunbata 16:30-20:30 eta igandea 17:00-20:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!