Aurten ere zabaldu du deialdia Hernaniko Udalak, alokairurako dirulaguntzak emateko. 210.000 euroko partida bideratuko du horretara: erdia 18-35 urtekoentzat, eta beste erdia 36 urtetik gorakoentzat. Dirulaguntza jaso nahi dutenek, irailaren 30era bitarte daukate eskaera egiteko aukera, hernani.eus webgunean eta udaletxeko erregistroan. Oinarriak eta eskaera orriak eskuragarri daude webgunean bertan eta Herritarren Harrera Zerbitzuan. 2024ko alokairu gastuak dira diruz lagunduko dituztenak, eta eskatzaile bakoitzak 3.600 euro jasoko ditu gehienez ere.