Xabi Salillas ibiltari hernaniarrak Santanderreko 24 orduko nazioarteko martxan hartu zuen parte irailaren 6tik 7rako egunean. Lasterkariak adierazi zuenez, «Postu kaxkarra, baina marka bikaina lortu nuen, maila askoko korrikaldian».
24 orduko lasterketako 12 orduko muga pasatuz marka pertsonala berria ezarri zuen. Bere aurreko marka 75 kilometrokoa zen orain marka berria 85 kilometrotan ezarriz.
Xabi Salillasen 20garren ultrafondoko lasterketa izan da ofizialki. 4.800 kilometro baino gehiago batu ditu ultrafondo lasterketa ofizialetan, beraz Munduko ultrafondista oparoenetakoen artean finkatu da.
Egun bereziak dira Salillasentzat. Datorren astean bere ezkontza ospatuko du eta urriko lehengo asteburuan egingo du desafio solidarioa Aurrera Markelekin egitasmoarentzat. Hori ere 24 orduko desafioa izango da.