Hernanik Zumaiakoren aurka debutatuko du gaur denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 13a, 00:00

AƱorgaren aurkarko partiduan. Pasa den denboraldiko argazkia.

Zubipen jokatuko dute 17:30etatik aurrera Ohorezko Erregional mailako lehenengo partidua.

Futbol denboraldia gaur hasiko dute CD Hernaniko mutilen bi talde nagusiek. Ohorezko Erregional mailako taldeak gaur debutatuko du aurtengo denboraldian Zumaiakoren aurka. Etxean jokatuko dute aurreneko partidua, 17:30etan, Zubipen, eta denboraldia ondo hasteko garrantzitsua. Pasa den Ligan asko sufritu zuten hernaniarrek eta urte bete gehiagoko esperientziarekin emaitza hobeak lortzea da helburua. Taldearen gidaritza Beñat Larrañagak eramango du, bigarren entrenatzailea Josu Tapiador izango da, Eukene Borja prestatzaile fisikoa eta Iban Kortajarenak zuzenduko ditu atezainak. 

Jubenil Nazional taldeak ere aste honetan jokatuko du aurreneko partidua. Euskadi mailako liga izaten da eta debuta Zarautzen egingo dute gaur, eguerdiko 11:30etan, Astiko futbol zelaian. Aurreko urtean mailari eutsi zioten arazorik gabe, denboraldi duina baino gehiago osatuz. Helburua mailari eustea izango da beste urte betez. Klubak jarraitasuna eman dio proiektuari eta entrenatzaile berdinak jarraituko du, Ganix Zubietak. Paulo Aiestaranekin eta Ander Fernandezekin batera arituko da.

 

Datorren astean ekingo diote beste talde guztiek

Asteburu honetako bi partiduak sarrerakoak izango dira. Beste plater guztiak datorren astean izango dira prest. Bai Mundarroko eta bai Hernaniko beste talde guztiak hasiko dute denboraldia datorren asteburuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!