Hernaniko mugarriak bisitatzeko ibilaldia antolatu dute Hernaniko Udalak eta Mendiriz Mendi elkarteak irailaren 27rako 09:00etan irtenda, Biteri kultur etxetik. Aurtengo ibilbidea hauxe izango da: Hernani-Ergobia-Oriamendi-Hernani. Ekimen honen 33. aldia izango da.
Herriko geografia ezagutzea, iragan historikoaren kontzientzian eragitea, herriko indentitatea estimatzea eta lagunartean naturarekin gozatzea ditu helburu mugarrien festa
honek.
Ibilaldian parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da: Biteri kultur etxean, irailaren 25a arte.