Hitz Andanak hitzarekin lotutako hiru kultur ekitaldi ekarriko ditu

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 12a, 00:00

Idoia Torregaraik mikroipuinak sortzeko tailerra eskainiko du.

Dobera Euskara Elkarteak antolatutako HAzoka liburu eta disko azokarekin bukatuko da jaialdia.

Hitz Andana, hitzaren inguruko jaialdia izango da laster gurean. Hernaniko Udal Liburutegiak antolatzen duen jaialdiak disziplina artistiko ezberdinei egingo die tokia aurten ere, beti ere hitza ardatz hartuta. 

Batetik, Idoia Torregarai idazle eta umoregileak mikroipuinak sortzeko tailerra eskainiko du. 16 urtetik gorakoentzat izango da eta tokiak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman beharko da (liburutegian, irailaren 19a arte).

Castillo Suarez poetaren Alaska liburutik abiatuta sortutako izen bereko ikuskizun poetikoa ikusteko aukera ere izango da. Hitza, musika eta argiak uztartzen dituen emanaldian Castillo Suarezek berak, Juantxo Zeberiok eta Xabi Lozanok parte hartzen dute.

Ura gara bidean ikuskizunak, aldiz, Sakabi, Gelatxo eta Elgeta trikitilarien ibilbidea ekarriko du gogora. Horretarako, oholtza gainean batuko dira Oinkari dantza taldea, Iñaki Letamendia perkusionista, Andoitz Antzizar trikilaria eta Izaro Markotegi abeslaria.

Hitz Andana bukatzeko, Dobera Euskara Elkarteak antolatutako Hazoka, V. Liburu eta disko azoka izango da. Hazoka Doinuele, euskara hutsezko azoken sareko kide da.

EGITARAUA

Irailak 23, asteartea: Mikropuinak sortzeko tailerra, Idoia Torregarairekin. Udal liburutegia, 18:00.

Irailak 24, asteazkena: Alaska ikuskizun poetikoa, Castillo Suarez, Juantxo Zeberio, Xabi Lozano. Biteri kultur etxea, 19:00, doan.

Irailak 25, osteguna: Ura gara bidean ikuskizuna. Biteri kultur etxea, 19:00.

Irailak 27, larunbata: V. Liburu eta Disko Azoka, Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!