9 urtetik aurrerako gazte eta helduentzat gitarra ikastaroak antolatu ditu Kantuz musika eskolak (Aristizabal, 5). Saioak astean behin izango dira. Joan den ikasturtean ibilitako ikasleek izena eman dezakete gaur arte; ikasle berriek, berriz, irailaren 15etik 19ra. Izena udaletxeko harrera zerbitzuan eman daiteke (HHZ), edo 943 33 70 00 telefonora deituta.