Kurtso hasierarekin batera, bueltan dira herriko kultur ekintzak. Horrenbestez, asteburuetako jarduerak errutinara itzuliko dira, eta horren adibide dira San Joan Konpartsak antolatutako erromeria, eta Kalez Kale kantari. Erromeriari dagokionez, gaur arratsaldean izango da ikasturteko aurrenekoa Oinkada taldearen laguntzarekin. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira gorputzak mugitzen Plaza Berrin, eta euria eginez gero, Atsegindegira Uztailean eta abuztuan geldialdia egin ostean, «inoiz baino indartsuago» itzuliko dira Kalez Kale kantariko kideak. Gaur emango diote hasiera ikasturteari, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Hileko saioez gain, irailaren 20rako, Euskal Jaiak ospatzeko Kantujira antolatu dute: «beraz, ahotsak prestatu, eta eztarria berotu Hernaniko kaleak alaitzeko!». 4 lekualdatuko dute erromeria. Herritarrei bertaratzeko gonbitea ere luzatu dute Kalez Kale kantariko kideek: «betiko kantuak eta euskal kantuak gustuko dituzten herritarrak animatu nahi ditugu gurera».