Haurrek eskulan eta sormen tailerrak egiteko aukera izango dute aurten ere Hernaniko auzoetan. Sei eta 12 urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dute.
Bederatzi auzotan eskainiko dira tailerrak: Elizatxo; Etxeberri; Karabel; Latsunbe; Lizeaga; Portu; Txantxilla; Zelabide eta Zikuñaga.
Tailerrak doakoak izango dira eta urritik aurrera emango dira, auzo elkarteen egoitzetan.
Izenematea zabalik dago, hilaren 23a arte, auzo elkarteetan edota Hernaniko Udaleko Kultura sailean (kultura@hernani.eus-era idatzita). Informazio zehatzagoa ere bi bide horietatik eskuratu daiteke.