Unax Otegi nagusi Oñatin eta bigarren Liernian

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 10a, 00:00

Ezin borobilagoa izan da joan den asteburua, Unax Otegi txirrindulari hernaniarrarentzat: Mikel Deunaren Saria irabazi zuen larunbatean, Oñatin; eta bigarren izan zen igandean, Lierniako Probako bi saioetan.

84 kilometroko ibilbide gogorra izan zuten Oñatin, eta bost laguneko taldetxoak egin zuen aurrera azkeneko igoeran, eta esprintean nagusitu zitzaien Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeko hernaniarra.

Igandean, berriz, gazteen mailako 44. Lierniko Txirrindulari proba jokatu zen, Andra Mari jaien baitan. Txirrindulari lasterketak bi zati zituen: 60 kilometroko errepideko proba, batetik, eta 4 kilometroko erlojupekoa, bestetik. Bietan izan zen bigarren Unax Otegi.

Errepideko lasterketa Eñaut Urkaregi (GT Tolosa-Danena) irabazlearengandik 44 segundura amaitu zuen hernaniarrak; eta erlojupeko proban 15 segundoko aldea atera zion Urkaregik berak Otegiri. Hirugarren, berriz, Ampo taldeko Eritz Atxegak egin zuen errepideko proban, eta Beñat Sainz izan zen hirugarren erlojupekoan.

Taldeka Ampok lortu zuen garaipena, eta bosgarren postua eskuratu zuen Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!