Hernani Errotzenek antolatuta, Nafarroako sorgin ehiza / Caza de brujas en Euskal Herria erakusketa dago ikusgai Biterin, irailaren 24ra arte, hiru hizkuntzatan: euskeraz, frantsesez eta gaztelaniaz. 17 panel dira 'sorginkeria prozesu' haien datu garrantzitsuenak laburbiltzen dituztenak, oso modu bisualean; halaber, garaiko agintari zibil eta inkisidoreen jazarpenari buruzko informazio nagusiak ere bilduta daude bertan.