Bueltan dira Erromeria eta Kalez Kale Kantari

Kronika - Erredakzioa 2025eko irailaren 8a

Uztaila eta abuztua pasa ondoren inoiz baino indartsuago datoz Kalez Kale Kantari eta Erromeria. Irailaren 13an  Kalez Kale Kantariren hileko saioa izango da eguerdian eta erromeria 18:30etan hasiko da Oinkada muxiko taldearekin Plaza Berrin eta euriarekin Atsegindegin. Irailaren 20an ere, Euskal Jaietako Kantujira ospatuko dute Kalez Kale Kantariko kideek. Betiko kantariak eta euskal kantuak gustuko dituzten lagun guztiak bi saioetarako gonbidatu nahi dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!