Maren Etxabe hernaniarrak gertu du Kontxako Bandera, Arraun Lagunak-en erakustaldia eta gero

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 9a, 00:00

Bailarako beste arraunlariak banderaren lehiatik kanpo edo urruti geratu dira lehenengo jardunaldia amaitu ondoren.

Maren Etxabe arraunlari hernaniarrak, Arraun Lagunakekin, Kontxako Bandera irabazteko pauso haundia eman zuen igandean lehenengo jardunaldian.

Donostiako traineruak 10 segunduko aldea atera zion Tolosaldea bigarren sailkatuari eta 10 segundu eta 84 ehuneneko Oriori. Tolosaldean ere beste hernaniar bat ari da arraunean, Jone Pastor, eta banderaren lehiatik nahi baino urrutiago geratu dira tolosarrak. June Balda astigartarra (Donostiarra); Amaiur Olaiz astigartarra eta Nora Urbe hernaniarra (Hibaika); Miren Garmendia eta Maider Perez (Hondarribia) hernaniarrak seigarren, zazpigarren eta zortzigarren amaitu zuten, hurrenez hurren.

Mutilen estropadan Donostiarran aritu ziren Iker Imaz, Xabar Pastor hernaniarrak eta Ander Balda astigartarra. Laugarren amaitu zuten Zierbena eta Oriorengandik 15 segundura. Banderarako lehian aritzeko zailtasunak izango dituzte. Bosgarren 20 segundura sailkatu zen Getaria, Iñigo Merkader hernaniarrarekin tostetan. Eta Imanol Muñozen San Juanek zazpigarren bukatu zuen 35 segundura.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!