Gitarra ikastaroan izena emateko aukera, Kantuz musika eskolan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 9a, 00:00

Izena emateko Herritar Harrera Zerbitzua bulegoan edo 943 33 70 00 telefonora deituta egin daiteke.

9 urtetik aurrerako gazte eta helduentzat gitarra ikastaroak antolatu ditu Kantuz musika eskolak (Aristizabal, 5). Saioak astean behin izango dira, ordubetekoak, urritik ekainera bitartean, arratsaldez.

Joan den ikasturtean ibilitako ikasleek izena eman dezakete dagoeneko ortiralera arte, irailaren 12ra; ikasle berriek, berriz, irailaren 15etik 19ra. Izena udaletxeko harrera zerbitzuan eman daiteke (HHZ), edo 943 33 70 00 telefonora deituta. HHZ-ko bulego-ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara; astearteetan eta ostegunetan, berriz, 08:00etatik 18:30era. Matrikula 263,70€ da. Familiaren diru-sarreren arabera, murrizketak egongo dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu telefono honetara: 943 33 70 41.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!