Gaur arratsaldean egingo du Hernaniko Kantuz abesbatzak oporren ondorengo lehenengo entsegua. Arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira, Milagrosa eraikinean. Herritar guztiei egin diete parte hartzeko gonbidapena: «Kantatzea gustuko duen edonor, baita gazte jendea ere, gonbidatu nahi dugu. Animatu!».