Hernaniko igeriketa taldeak ate irekien bi jardunaldi antolatu ditu. Lehenengo bihar izango da, eta bigarrena etzi. Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara izango dira saioak, eta parte hartu nahi duten neska-mutilek izena eman beharko dute info@igeriketahernani.eus helbidera idatzita. Saioetan parte hartzeko beharrezkoa da igeri egiten jakitea.