Gaur eguerdian Gudarien plazara itzuliko dira Hernaniko pentsiodunak. Aurreko urteetan egin bezala, astelehenero bertan elkartzeko asmoa dute, 'Gutxieneko pentsioa gutxieneko soldataren pare' lelopean.
Pentsiodunen taldetik nabarmendu dute Herri Ekimen Legegileak jaso duen babesak indartu egin duela euren mugimendua: «Jasotako 145.000 sinadurek indartu egin dute gure aldarria eta horregatik ozen eskatzen diegu talde politiko guztiei gure eskaera Legebiltzarrean eztabaidatu eta onartzeko».
Hernaniko pentsiodun eta herritar guztiei egin diete mobilizazioan parte hartzeko deia: «Zenbat eta gehiago izan, orduan eta hobeto. Lortuko dugu!».