Tortilla eta sagardoa dastatzeko aukera izango da gaur Latxunbeberriko Jaietan, bertsolariek abestu bitartean

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 7a, 00:00

Nor ote da aparrez betetako gaztetxo hau?

Atzo ospatu zuten jaietako egun haundia, baina gaurkoan ere jarduera asko izango dira goizean zehar. Pelota partiduak, tortilla txapelketa eta sagardo dastaketa prestatu dituzte egitaraua ondo borobiltzeko. 

 

«Apar festa (eguraldi ona egingo balu)» zioen Latxunbeberriko Jaietako egitarauak, eta eguraldi ona ez, paregabea egokitu zitzaien apar artean gozatzeko. Jende ugari elkartu zen goizean zehar kirol pistan, eta bertan egin zituzten jarduera gehienak. 

Jaietako egun haundiaren ondoren, azken goiza besterik ez zaie geratzen Laxunbeberriko eta Marielutseko auzotarrei. Gaurkoan ere kirol eremua izango da jarduera guztien kokalekua; pelota txapelketako finalekin hasiko dute eguna, eta jarduera gastronomikoak izango dituzte jarraian.

Tortilla txapelketaren ondoren, Hernaniko bederatzi sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera izango da. Bitartean Ekain Tolaretxipi eta Iker Ormazabal 'Tturko' bertsolarien saioa entzuteko aukera izango da. 

Eguerdiko jarduerarekin amaituko dira aurtengo festak, 14:00ak aldera.

LATXUNBEBERRIKO JAIAK

GAUR

10:00 'Iturritxo elkartea' esku pelota XI Txapelketako finalak. 

11:00 Patata tortilla txapelketa.

11:00 Eskulan tailerra elkartearen lokalean. 

12:00 Patata tortillen balorazioa epaimahaikide ospetsuen eskutik eta sari banaketa. 

12:00 Bertsolariak.

12:30 Trikitilariak.

12:30 Sagardo dastaketa.  

14:00 Jaiei bukaera emango dien suziriaren jaurtiketa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!