Lau egun eta 23 ekitaldi izango dituzte aurtengo Euskal Jaiek

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 6a, 00:00

Errobi taldearen doinuak entzungo dira hilaren 20an Gudarien plazan.

 

Euskal Jaiak izango dira hilaren 13tik 21era. Udalak eta herriko eragileek elkarlanean antolatu duten lau eguneko egitarauaz gozatzeko aukera izango dugu aurten, adin guztietako herritarrek gozatzeko moduko 23 ekitaldirekin. 

Baserri giroak eta euskal tradizioarekin lotutako kultur-erakustaldiek hartuko dute gure herriko erdigunea.
Hilaren 13an eta 19an zenbait ekitaldi izango dira, dantza, musika eta kirolarekin lotuak. Hilaren 20 eta 21erako girotze ariketa modukoak izango dira egun horiek.

Izan ere, ekitaldi nagusiak hilaren 20 eta 21ean, larunbat eta igandez, izango dira. Larunbatean, besteak beste, abeltzain azoka, baserriarekin lotutako ofizio zaharrak, herri-kirolak edota erraldoien kalejira eta topaketa izango dira herritarren gozamenerako.

Errobi musika talde lapurtarraren kontzertuak jarriko dio ginga egunari. Anje Duhalde eta Mixel Ducau musikari ezagunak zuzenean entzuteko aukera izango da Hernanin, dohainik.
Aitor Huizi Kultura zinegotziak egun horretan
«euskal jantziekin jantzita kalera ateratzera»gonbidatu ditu hernaniarrak.

 

Dantza eta umorea, Tio Teronen Semeekin

Igandea, aldiz, sagarra eta sagardoari eskainitako eguna izango da. Sagardo-dastaketa izango da goizeko ekitaldi nagusietako bat, trikitixa jaialdiarekin batera.

Arratsaldean, Tio Teronen Semeak dantza taldearen ikuskizunik berriena ikusteko aukera izango da: Haurreskolari. Dantza-talde honek euskal dantza tradizionalak abiapuntu hartuta, umorezko saioak egiten ditu.

 

Herriko eragileen ezinbesteko elkarlana

Udalak eta herriko eragileen arteko elkarlanarekin bakarra da posible Euskal Jaia. Udalak elkarte horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkie Euskal Jaiak elkarrekin antolatzen egindako lanarengatik: Antzinako Jolasak taldea; HENASE; Goiz Eguzki abesbatza; Hernani Musika Eskola; Hernaniko bertso eskola; Hernaniko Herri Musika Elkartea; Hernaniko Musika Banda; sagardogileak; Herburu erraldoi eta buruhandi konpartsa; Herrilur; Kantuz abesbatza; Kaxko auzo elkartea; Ozenki abesbatza; Pelota eta Pala Kirol elkartea; San Joan Konpartsa eta Santa Barbara elkartea.

 

EUSKAL JAIAK

HERNANI

IRAILAK 13, LARUNBATA

18:30: Oinkada taldearen erromeria. Plaza Berrin (euriarekin, Atsegindegin).

IRAILAK 19, OSTIRALA

19:00: Erremontari herriz herri partidak. Kiroldegiko pilotalekuan.

Okzitania konexioa: dantza eta musika emanaldia. Plazan (euriarekin, Atsegindegi).

IRAILAK 20, LARUNBATA

10:00: Abeltzain azoka. Tilosetan.

Erraldoien erakusketa: Hernani, Añorga eta Iruñeko Donibaneko erraldoiak. Gudarien plazan.

11:00: Ardien manexua eta ile-mozte erakustaldia. Tilosetan.

Trikitilariak. Kaxkoko kaleetan.

Antzinako jolasak. Tilosetan.

11:30: Erraldoi eta buruhandien topaketa. Gudarien plazatik. Ibilbidea: Gudarien plaza-Plaza Berria-Rioja taberna-Gudarien plaza-Elkano kalea-Izpizua kalea-Garin taberna-Izpizua kalea-Guria taberna-Atsegindegi-Milagrosa.

12:00: Txakolin-dastaketa. Iturriaga kalea.

12:30: Kantujira. Plazatik.

Herri kirolak: aizkora eta harri-jasotzea. Tilosetan.

13:00: Hernaniko Musika Bandaren kontzertua. Udaletxeko arkupea.

17:00: Haurrentzako tailerrak, jolasak eta txokolate-jatea. Tilosetan.

18:00: Bertso jaialdia: Julio Soto, Miren Amuriza, Andoni Mujika eta Maider Arregi. Biteri plazan (euriarekin, Biteri kultur etxea).

19:30: Zuttik elektrotxaranga. Kaxkoko kaleetan.

22:30: Errobi taldearen kontzertua. Gudarien plazan (euriarekin, Atsegindegi).

IRAILAK 21, IGANDEA

09:00: Diana.

10:00:: Pablo Laso 44. Artisau Azoka. Ezkiaga pasealekua

11:00: Sagardo-dastaketa. Gudarien plazan.

12:00: Trikitixa jaialdia. Gudarien plazan.

12:30: Pilota partidak (eskuz eta palaz). Tilosetan (euriarekin, kiroldegiko pilotalekua)

19:00: Dantza ikuskizuna: Haurreskolari (Tio Teronen semeak). Tilosetan (euriarekin, Atsegindegi).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!