Lagunarteko zazpi partidu, gaur eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 6a, 00:00

Eskubaloia gustuko dutenek gaur eta bihar aukera ederra dute kiroldegian partiduak ikusteko. Gaur Hernaniko taldeek sei partidu jokatuko dituzte 10:30etan hasita. Infantil mutilak (10:30), senior neskak (10:30), kadete neskak (12:00), kadete mutilak (12:00), jubenil mutilak (16:30) eta senior mutilak (18:00) jokatuko dute gaur eta bihar, 12:00etan neska jubenilen txanda izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!