Hernani K.E.ak datorren astean, asteartean eta asteazkenean, ate irekien saioak burutuko ditu polikiroldegiko igerilekuan, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Saioetan parte hartu nahi duten neska-mutilek izena eman beharko dute honako helbidean: info@igeriketahernani.eus. Ezin bestekoa da igerian jakitea.