Arrosagaray, Torneo del Jamon-en txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 6a, 00:00

Izaskun Arrosagaray urdaiazpiko eta txapelarekin.

Gorostiagarekin batera lortu zuen txapela Iruñeako trinketean, paletan, Nazioarteko txapel ospetsua.

 

CD Hernaniko Izaskun Arrosagaray txapeldun izan da Club de Tenis Pamplonan antolatzen den Torneo del Jamonen 53. edizioan. Paula Gorostiagarekin batera irabazi zuen trinketean, gomazko paleta modalitatean. Torneo del Jamon trinketean jokatzen den nazioarteko txapelketa da eta Munduko Txapelketa baino maila altuagoa izaten du. 

Izaskun Arrosagaray eta Paula Gorostiaga palistek 2 jokoko aldearekin gainditu zituzten Silvia Comendador eta Ema Domingo bikoteak. Larruzko paletan, Manuel Pelua eta Braian Ramirez uruguaiarrak 2 eta 1 garaitu zituzten Iparraldeko eta Iparraldeko Denis Larretche eta Valentin Cambos.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!