92010_217 Bihar amaituko da Hernaniko V. Liburu eta Disko Azokan postua jartzeko izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 6a, 00:00

Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, irailaren 27an izango da Hernaniko Liburu eta Disko Azokaren bosgarren edizioa. Egun horretan musikarekin eta literaturarekin zerikusia duten jarduera ugari egingo dira Atsegindegin.

Iraileko azken larunbaterako antolatu du Dobera Euskara Elkarteak Hernaniko Liburu eta Disko Azokaren bosgarren edizioa. Egun horretan, euskerazko sorkuntza lanez beteko da Atsegindegi, eta musikarekin zein literaturarekin lotutako jarduera askorekin gozatzeko aukera izango da.

Azokan postua jarri nahi duten argitaletxeek edo sortzaileek biharkoa izango dute izena emateko azken eguna. Izenematea eta parte hartzea guztiz doakoa da. Horretarako, https://dobera.eus/liburuetadiskoazoka/ estekan dagoen inprimakia bete behar da.

Goizean eta arratsaldean zabalduko dute azoka

Egun osoko egitaraua prestatu du Doberak irailaren 27rako. Goizeko 11:00etan zabalduko dituzte Azokako ateak, eta 14:30ak arte mantenduko dituzte postuak Atsegindegin. Bazkaldu ondoren, arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara irekiko dute berriro.

Aurreko edizioetan bezala, postuez gain, jarduera ugarirekik gozatzeko aukera izango da Azokan: liburu aurkezpenak, kontzertuak, haurrentzako jarduerak, podcastak zuzenean... Ez da aspertzeko tarterik izango!

V. HAzoka

11:00 Azokaren irekiera
Zapotxin pailazoarekin.

11:45 Familientzako tailerra Sorgina Txirulinarekin.

12:00 'Kontatzera Noazu'
podcasta zuzenean.

13:30 Xabi San Sebastian eta konpañiaren kontzertua.

17:00 Ipuin kontaketa.

17:00 Rol partida irekiak.

17:45 Liburu eta disko
aurkezpenak.

19:00 Babarruna taldearen kontzertua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!