Eskerrik asko denoi, ibilbidea gurekin egiteagatik urte hauetan guztietan.
Duela hamar urte hasi genuen gure ibilbidea eta halaxe jarraitzen dugu gaur-gaurkoz. Horrez gain, azpimarratu nahi dugu Pellok 40 urte beteko dituela URRATSen lanean hasi zenetik. 40. urteurrena: ez da marka makala! Momentua aprobetxatu nahi dugu zuei, gure bezeroei, eskerrak emateko, zuek izan zaretelako denda honek horrenbeste urtez martxan jarraitzearen arrazoi, gure lana egiteko gogoaren arrazoi eta gure eguneroko irribarrearen arrazoi. Bihotz-bihotzez eskertzen dugu hernaniarrok eta inguruko herritarrok hainbeste urtetan erakutsi diguzuen fideltasuna; ibilbide luze eta sentitu horren ondorioz, asko eta asko bezeroak izatetik lagun bihurtu zarete.
Etorkizunak dakartzan erronkei gogoz heltzeko prest gaude, betiko lekuan, betiko arreta pertsonalizatuarekin, betiko irribarrearekin.
Zatozte Urratsera, bixita egitera besterik ez bada! Bertan izango gaituzue Pello eta Itxaso.