Zikuñagako eta Latsunbeko jaiei emango zaie hasiera gaur

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 5a, 00:00

Jenny Perlazak lana bikoiztuko du gaur Latsunben eta Zikuñagan.

Zikuñagan 17:30etatik aurrera hasiko dira festak eta Latsunben ordu bete beranduago botako da txupinazoa.

 

Latsunbe eta Zikuñaga auzoko festak gaur hasiko dira eta igandera eguerdira arte luzatuko dira 48 orduz. Zikuñagatarrak ordu bete aurreratuko dira eta ozen azaldu dute «elkartzeko eta ospatzeko» garaia dela. Arratsaldeko 17:30etan emango zaie hasiera festei txupinazoarekin, eta suziria bota ostean, buruhaundiak aterako dira bizkarrak berotzera. 

Jenny Perlazaren aerorrumbarekin jarraituko du egunak, eta holly festak sekulako kolorea emango dio auzoari, arratsaldeko 18:00ak aldera. Txokolate bero ederra dastatzeko aukera ere izango dute auzotarrek, musikak lekukoa hartu aurretik.  

Latsunberi dagokionez, gaur botako dute txupina, Zikuñaga baino ordu bete beranduago, 18:30etan, eta gauera bitartean, ekintza mordoxkek hartuko dute protagonismoa; hala nola, ipuin kontaketak, aerorrumba saioa Jennyrekin, Sardina jatea eta musika Mikeltxirekin.

 

ZIKUÑAGA AUZOKO JAIAK

GAUR

17:30 Txupinazoa buruhaundiekin

18:00-19:00 Aerorumba + Holly party Jennyrekin

Jarraian, txokolotada

20:30-22:30 Matraka elektrontxaranga

23:30 Matraka DJ Track ibiltaria 

23:30 Zezen Suzkoa



LATXUNBE AUZOKO JAIAK

GAUR

18:30 Jaien hasiera.

18:30 Ipuin kontalaria.

19:30 Aerorumba-saioa.

20:30 Sardina-jate herrikoia.

21:30 Mieltxinen emanaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!