Boleibol bilerak, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 5a, 00:00

Denboraldiko nondik norakoak azaltzeko Hernaniko boleibol taldeak bi bilera egingo ditu gaur Biterin. Aurrenekoan, 2010 eta 2013 urte artean jaiotako jokalarien gurasoekin bilduko dira, arratsaldeko 17:00etan. 18:30etan bilduko dira jubenil, junior eta senior mailetako jokalariekin edota gurasoekin. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan dauden jokalarien gurasoekin aurrerago egingo dute bilera, jakinarazi dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!