Stock Azoka gaur eta bihar, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 4a, 00:00

Berriak elkarteak antolatuta Stock Azoka egingo da gaur goiz eta arratsaldez eta bihar goizez, Plaza Berrian. Euria eginez gero, Atsegindegin egingo da. Herriko hainbat dendek hartuko dute parte hala nola Laket, Bikas Zangitu, Valen, Mahuka, Urrats oinetakoak eta Eukene arropa dendak. Denboraldiko azken aukerak prezio ezin hobean eskuratzeko aukera egongo da Hernaniko denda txikia babestekoa eta egunero eskaintzen diguten berotasuna itzultzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!