Bilera etzi, boleiboleko denboraldiari buruz

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 3a, 00:00

Hastear da 2025 -2026 denboraldia.

Bi saio izango dira, adin ezberdinetako jokalariekin zein haien gurasoekin, Biterin.

Hastear dira kirol ezberdinetako denboraldiak eta horietako bat da boleibolekoa. Gauzak horrela, 2025-2026 denboraldiaren nondik norakoak azaldu nahi ditu HKE Boleibol taldeak, eta bi bilera deitu ditu ostiral honetarako.

Aurrenekoan, 2010 eta 2013 urte artean jaiotako jokalarien gurasoekin bilduko dira. Arratsaldeko 17:00etan izango da hori, Biteri kultur etxean.

Eta ostiralean bertan, leku berean, arratsaldeko 18:30etan bilduko dira jubenil, junior eta senior mailetako jokalariekin edota gurasoekin. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan dauden jokalarien gurasoekin aurrerago egingo dute bilera, klubetik jakinarazi dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!