Etzitik igandera bitartean jai giroak hartuko du protagonismoa Zikuñagako auzotarren artean

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 3a, 00:00

Sagardo dastaketa larunbatean izango da.

Ostiral arratsaldean botako dute suziria Zikuñagako festei hasiera emateko, eta igandera arte ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dute auzotarrek.

«Bihotzez eta maitasunez» iragarri dituzte aurtengo jaiak Zikuñaga auzokoko jai batzordeko kideek. Ozen azaldu dute «elkartzeko eta ospatzeko» garaia dela, eta horretarako, etzitik igandera egitarau oparoa prestatu dute. Arratsaldeko 17:30etan emango zaie hasiera festei txupinazoarekin, eta suziria bota ostean, buruhaundiak aterako dira bizkarrak berotzera. Aerorumbarekin jarraituko du egunak, eta holly festak sekulako kolorea emango dio auzoari, arratsaldeko 18:00ak aldera. Txokolate bero ederra dastatzeko aukera ere izango dute auzotarrek, musikak lekukoa hartu aurretik.  

Larunbatean, Apaxi ipuin kontalariarekin hasiko dute eguna auzotarrek, eta segidan, tortila lehiaketa eta sagardo dastaketa hasiko dira. Arratsalderako ginkana prestatu dute, eta gauera bitartean, kaleak girotzen jardungo dute, besteak beste, danborradak, txarangak, zezen suzkoak eta Itzal erromeriak. Igandean emango zaie amaiera jaiei, bazkariaren ostean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!