Gaur emango diote hasiera Hartuboleko jokalariek bosgarren denboraldiari

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 2a, 00:00

Adinekoen artean, «erreferentziazko» kirola bihurtu da.

Goizeko 10:00etan izango da aurreneko entrenamendu-saioa, kiroldegian.

Gaur hasiko dute 2025-2026 denboraldia Hartuboleko kideek. Goizeko 10:00etan izango da aurreneko entrenamendua, kiroldegian. Iazko urtean bezala, astearteetan eta ostegunetan izango dira saioak kiroldegian, eta taldekideek azaldu dute ateak irekita dituztela: «Adin nagusikoa den edonor gerturatu daiteke gurera. Probatu inongo konpromezurik gabe. Seguru gaude ondo pasako dutela». Era berean, aitortu dute «lagun berriak» egiteko aukera aparta dela  Hartubol taldea. 

Adin nagusientzako ekintza «erreferente» gisa dute Hartubol eta dagoeneko 2025-2026 denboraldiko egutegia osatzen ari dira: «Oraingoz badira konpromezu finkoak: lehenengoa urteroko irteera, eta horrez gain, 2026an Kataluniara joateko gonbidapena jaso dugu, beraz, maiatza aldera, bidaia prestatuko dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!