Ostiralean emango zaie hasiera Latsunbeko jaiei, eta ez dira festa bakarrak izango, izan ere, Zikuñagako auzotarrek ere ostiraletik aurrera ospatuko dituzte auzoko jaiak. Zikuñagako festei buruzko egitaraua eta informazioa aste honetan zehar argitaratuko ditugu.
Latsunberi dagokionez, ostiral arratsaldean botako dute txupina, eta gauera bitartean, ekintza mordoxkek hartuko dute protagonismoa; hala nola, ipuin kontaketak, aerorumba saioa Jennyrekin, Sardina jatea eta musika Mikeltxirekin.
Erritmo biziz hasiko dituzte jaiak, eta larunbata are borobilagoa izango da: Goizean goizetik, 'Iturritxo Elkartea' esku pelota XI txapelketako kanporaketa faseak jokatuko dituzte. Hori goizeko 10:00etan izango da, eta segidan, buruhaundiek eta trikitilariek hartuko dute lekukoa. Eguraldi ona egingo balu, apar festa ere antolatu dute jai batzordekoek, larunbat arratsalderako. Bazkal orduan, paella eder batez gozatzeko aukera izango dute, jolas sorpresa eta bingoarekin girotuta. Ping-Pong txapelketa arratsaldeko 17:00etan hasiko da, tenis pistan, eta horrez gain, helduentzako toka txapelketa ere antolatu dute. Gauera bitartean, jarduera ugariz gozatzeko aukera izango dute Latsunbeko auzotarrek; besteak beste, txokolatada eta bingo herrikoia.
OSTIRALA 18:30 Jaien hasiera. 18:30 Ipuin kontalaria. 19:30 Aerorumba-saioa. 20:30 Sardina-jate herrikoia. 21:30 Mieltxinen emanaldia. LARUNBATA 10:00 Pelota partiduak. 11:30 Buruhaundiak eta trikitixa auzoan zehar. 12:00 Apar-festa. 14:00 Bazkaria, jolas sorpresa eta bingoa. 16:30 Puzgarriak eta ohe eslastikoak. 17:00 Ping-pong txapelketa. 18:30 Toka txapelketa. 19:30 Txokolatada. 20:30 Musika Mikeltxinen eskutik. 23:00 Bingo herrikoia. 24:00 Zezen suzkoa. IGANDEA 10:00 'Iturritxo elkartea' esku pelota XI txapelketako finalak. 11:00 Patata tortilla 11:00 Eskulan tailerra elkartearen lokalean. 12:00 Patata tortilen balorazioa eta sari banaketa. 12:00 Bertsolariak. 12:30 Trikitilariak. 12:30 Sagardo dastaketa. |