Aritz Usandizagak liburua, Palestinaren inguruko euskal inplikazioaz

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 31a, 00:00

Kazetari hernaniarra Palestinan gertatzen dena nola gerta daitekeen galderari erantzuten saiatzen da argitaratu duen liburuan.

Aritz Usandizaga kazetari hernaniarrak Palestinaren inguruko euskal inplikazioaz liburua argitaratu berri du, Infernua Palestinan. Euskal inplikazioa izenburupean. Oinarrian, Palestinan gertatzen dena nola gerta daitekeen galderari erantzuten saiatzen da Usandizaga. «Eta hau, euskal begirada batetik egiten dut. Kazetaritza-saiakera bat da, Israelekin interesak dituzten erakundeek, enpresek eta komunikabideek (baita Euskal Herrikoek ere) jokatzen duten paperarekin kritikoa». 

Liburua Euskaldun gaixo baten gogoetak izeneko sortaren parte da. «Bilduma honetan gure gizarteari, bere funtzionamenduari eta hainbeste jenderen sufrimendua minimizatzeko moduari buruz hausnartzen dut. Sufrimendu hori, gure testuinguruan, askoz txikiagoa izan liteke gizartea zuzentzen duten indarrak errespetuan eta elkartasunean oinarrituko balira, eta ez nagusi diren abarizia eta hipokresian».

Liburua paperean (tapa biguna) Hernanin Sebas liburu-dendan (Karmelo Labaka 6) eskuragarri dago 10 eurotan. Liburua formato digitalean Aritz Sound System www.aritzsoundsystem.eus/ web orritik doan jeitsi daiteke (PDF eta Epub formatoetan).

Liburu honen jarraipena komunikabideek Palestinan gertatzen denaren inguruan duten papera ardatz duen lana izango da, Radio Euskadiren eta bere kazetarien zereginari arreta berezia eskainiz.

Azala eta kontrazaleko marrazkiak Mikel Barreirorenak dira (duela gutxi utzi gintuen lagun eta marrazkilari fina).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!