Hernaniko Arraun Elkarteko klubean orain 25 urteko arraunlariek eskertza jaso zuten klubaren eta gaur egungo Maialen traineruko arraunlarien aldetik. Eskertzaren arrazoia izan zen 2000. urtean erosi zelako Maialen trainerua eta orduko arraunlariek denboraldian zehar lortu zituzten sariak trainerua erosteko erabili zituzten. Beraz, beraien poltsikotik jarri zuten txalupa erosteko dirua. Lehendabiziko izena Elorrabi 1978 izan zuen eta gero aldatu zitzaion. 25 urte ondoren oraindik lehiatzen dabil trainerua.