Presoen aldeko futbol 7 txapelketan partaidetza haundia izan zen eta batez ere, giro ederra eta emozioa. Biak izan zituen presoen aldeko lagunarteko Futbol 7 Txapelketak, atzokoan. 96' taldea izan zen txapeldun azkenean, finalean Suge Gorriak taldeari 2-0 irabazita. Final parekatua eta maila haundikoa ikusi zen, baina 96' taldea izan zen onena. Gainera garaipen honekin txapelketaren palmaresean bi garaipenekin berdindu ditu Kalise eta atzo finalean aurkari izan zuten Suge Gorriak.
Txapelketa bukatuta, azkar dutxatu eta Atsegindegin elkartu ziren denak. 180 lagunek hartu zuten parte bazkari jendetsuan, eta musikak girotu zuen bazkalostea. Urtero urtero giroa izaten da txapelketa honetan gauzik aipagarriena eta taldeen artean sortzen den anaitasuna presoen alde.