Iraileko odol estrakzioak asteartean egingo dira anbulategian

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 30a, 00:00

17:00etatik 21:00etara eman daiteke eta goizean zehar zita hartu behar da 943 00 78 85 zenbakian. 48 estrakzio izan ziren abuztuan.

 

Abuztua pasa eta gero egunerokoak normaltasunera bueltatzen dira, baina odolaren beharra beti izaten da. Horregatik odol emaileen elkartetik dei berezia egiten dute iraileko estrakziora hurbiltzeko. Asteartean irailaren 2an, arratsaldean odola emateko aukera izango da Hernaniko anbulategian. 17:00etatik 21:00etara izango da, baina odola emateko hitzordua eskatu behar da aurretik goizean zehar, 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta.

Odol emaileen elkartetik abuztuan izandako erantzuna eskertu nahi dute. «Eskertu nahi diegu Hernaniko herritarrei abuztuan odola emateko izan zuten prestutasuna. 48 estrakzio izan ziren guztira».

Odola eman dezakete 18 eta 70 urte bitartekoek (65 urte lehenengo aldiz balitz), 50 kg. baino gehiago pisatzen bada eta osasuntsu badago pertsona.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!