20 taldek jokatuko dute gaur aurtengo presoen aldeko Futbol 7 Txapelketa Zubipe futbol zelaian. Azken urteetan bezala, goizean jokatuko da futbol txapelketa, eta festarako baliatuko dituzte eguerdia eta arratsaldea.
Egun osoko egitaraua prestatu dute gaurko. Bazkari baten bueltan elkartuko dira txapelketaren ondoren, eta bazkalostean musika saioa eta zozketak izango dira. Herriko komertzioetako produktu ugari lortzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Sorpresak ere ez dira faltako.
Partiduak irabazi eta finalera iristen diren bi taldeek otordu bana irabaziko dute, eta azken partidua ikusten geratzen direnen artean beste bat zozketatuko dute.
Talde osaketa goizeko 08:30etan izango da Zubipen. 09:00etan hasiko dira partiduak eta finalaren ondoren amaituko da txapelketa eguerdian. Ondoren, 14:30etan bazkaria Atsegindegin egingo da.