Portuko festek jarraipena izango dute gaur, atzoko hasiera berritua eta gero. Ohiko buruhaundiei erraldoiak batu zitzaizkien txistulariekin. Haurrak, korrika eta saltoka jokoan ibili ziren eta ez pentsa nahikoa nekatu zirenik!
Halaxe segiko dute gaur ere, jokoak izango baitira protagonista festen bigarren egunean: zaku karrerak, lokotxak, aulki jokoa, uraren eta irinaren jolasa, zinta lasterketa... 21 puntura saskibaloi txapelketak pasa den urteko esperientzia errepikatuko du eguerdian, eta arratsaldean iritsiko da Asto Paseoaren 72garren edizioa.
Horren ondotik, Patxin eta Potxin pailazoak omenduko dituzte eta Zapotxinek hartuko die erreleboa, pintxo potearekin batera. Ondoren, dantzan jarriko dute gorputza auzotarrek, Itzal taldearen aurreneko dantzaldiarekin. Gauerdian hasiko du bigarren saioa erromeria taldeak, goizaldeko ordu txikietara arte, DJ Ikerrekin.
EGITARAUA
PORTUKO JAIAK
GAUR, LARUNBATA
08:00 Egunsentia, suzirien jaurtiketarekin.
11:30 Haur jokoak: zaku karrera, aulki jokoak, lokotxak, eta ura eta irinaren jolasa.
13:00 Zinta lasterketa izugarrizko opariekin. Jarraian Tiro karabina txapelketa.
Aldi berean Saskibaloi txapelketa
16:30 Umeentzako tailerrak.
18:00 LXXII. Asto paseoa, Zintzarri tabernak babestua.
19:00 Patxin eta Potxin pailazoei eskertza ekitaldia. Ondoren 'Mundu bat maletan' Zapotxin pailazoaren ikuskizuna.
Ordu berean, pintxo potea txosnan (arroka-muskuiluak)
Jarraian, Umeentzako dantzaldia, Itzal musika taldearekin. Ondoren Afaltzera gauerako indarrak hartzeko!.
24:00 Dantzaldia Itzal musika taldearekin.
Amaieran, DJ Iker