Hernani Eskubaloi Taldeak ate irekiak antolatu ditu gaurko kiroldegian. Arratsaldeko 16:00etan, hasiko da jardunaldia eta 2012 eta 2015 urte artean jaiotakoentzako dago zuzendua. Ondoren, 18:00etan, lagunarteko partidua jokatuko dute mutil seniorrek Bidasoaren aurka.