Bakailu Astean parte hartu nahi duten ostalariek izena emateko azken orduak dituzte, 943 333 049 telefonora deituta, edo berria@hernanidendak.eus helbidera idatzita. Berriak elkarteak azaldu zuenez izena eman nahi duen oro, abuztuaren 31 baino lehen jarri behar da beraiekin harremanetan.
Urriaren 6tik 17ra ospatuko da aurten, Hernanin hain kuttuna den Bakailu Astea. Berriak elkarteak eraman ohi du ekimena aurrera, eta aurten ere lekukoa hartuko du, urteroko asmoarekin: «tokiko gastronomia oinarri hartuta, gure sukaldaritzan ikur den produktua protagonista bihurtuko dugu».
Berriak elkarteak bidali die informazioa establezimenduei, baina honakoa gogorarazi nahi dute: «oso garrantzitsua da dokumentazioa arretaz irakurtzea».