Piragua eta eskalada bateratuko dituen Abentura Astea eskainiko du Udaleko Gazteria sailak iraileko lehenengo astean, hau da datorren astean. Bi kirolak tartekatuko dituen ikastaroaz gain, piragua irteera ere izango da. Ekintzak doakoak izango dira. Izena emateko aukera dago ondorengo estekan (labur.eus/gazteabentura) eta plazak bete arte irekita egongo da.
Lehendabiziko egunetan
eskalada eta ondoren piragua
Irailaren 1etik 6ra izango da Abentura Astea. Hilaren 1ean eta 2an, eskalada saioak izango dira. 3 eta 5 artean, berriz, piragua ikastaroa. Ordu eta erdiko saioa izango da bakoitza (16:00-17:30) eta Kaxkardi Kirol Elkarteak dinamizatuko ditu. Irailaren 6an, piragua irteera egingo da. Goiz osoko ekintza izango da hau.