Ohi bezala, 2025-2026 Ikasturte berrian ere, Dobera Euskara Elkarteak, goizetan, haur Zaintza Zerbitzua eskainiko du Langile Ikastolan, goizeko 07:30etan hasi eta 09:00ak arte. Eguneko lehen ordu hauetan, haurrak giro euskaldun, goxo eta ludikoan egongo dira, eguna ahalik eta modu atseginenean hasteko. Bertan: jolasak, mahai jokoak, ipuin eta marrazteko txokoak... egin ahal izango dira.
Goizeko zaintza honetan ere, Doberak bere helburuei eutsiko die: "umeen artean euskararen erabilera indartu eta sustatu nahi dugu. Baina ez hori bakarrik, era berean, umeek hezkidetza, elkarlana eta talde sentimendua bultzatu, euskal kultura ezagutu eta lagun berriak (adin ezberdinetako haurrak elkarrekin egongo dira) ezagutzea nahi dugu".
Doberako hezitzaileak arduratuko dira umeen harrera goxoa egiteaz. Haurrak hartzeaz gain, gurasoen oharrak ere jasoko dituzte, gero ume bakoitzaren tutoreari helarazteko. Hezitzaile hauek arduratuko dira, noski, umeak beren irakasleekin uzteaz (3 eraikinetan: Meaben, Bidebietan eta Laubidietan).
Zerbitzuarekin aurrera egiteko gutxieneko kopuru batek eman beharko du izena. Hori horrela, zerbitzuarekin interesatuta egonez gero, izen-ematea lehenbailehen egitea gomendatzen da hemen: dobera.eus/zaintzazerbitzualangilen.
Zerbitzuaren baldintzak
Zerbitzuak ondorengo baldintzak izango ditu: Ohiko erabiltzaileen ordainketa hilero egingo da, joan ala ez joan. Aldizkako zerbitzua behar izanez gero, gutxienez 24 orduko lehentasunarekin egin behar da eskaera.
Eta zerbitzua astelehenean behar izanez gero, 72 orduko lehentasunarekin. HH2ko ikasleak urrian hasiko dira, eskolako egokitzapen prozesua pasata. Nahi izanez gero, zaintza zerbitzuan ere egokitzapena egin ahal izango da.