Udazkeneko jabetze eskolak martxan jarri dira

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 28a, 00:00

Astigarragako jabetze eskolak emakume guztiei daude zuzenduak eta izena eman dezakete.

Astigarragako Emakumeon Etxeak antolatzen ditu eta dagoeneko izena eman daiteke ikastaro, talde, tailer eta hitzaldi ezberdinetan. Horretarako azken eguna irailaren 19a izango da.

Astigarragako Emakumeon Etxea martxan dago dagoeneko eta ikasturte berriarekin, udazkeneko Jabatze Eskolen programa zabaltzen dabiltza. Izena emateko azken eguna irailaren 19a izango da. Online astigarragakoemakumeonetxea.eus webgunearen bidez edo Emakumeon Etxean presentzialki eman daiteke izena. Irailaren 19a igarota, interesik izanez gero Emakumeon Etxearekin jarri daiteke kontaktuan.

Plaza guztiak beteko balira, bazkideek lehentasuna izango dute eta hautaketa zozketa bidez egingo da. Bazkide egitea doakoa da Emakumeon Etxean. Proiektuek aurrera jarrai dezaten, «udazken honetan 15 euroko ekarpena eskatu nahi dizuegu». Ekarpen hau behin bakarrik egin beharko da, ikastaro batean baino gehiagotan parte hartu arren. Aurrez abisatuta haur zaintza zerbitzu doakoa egongo da. Emakumeon Etxea Kale Nagusia 23 helbidean dago. Kontaktuan jartzeko emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbide elektronikoa edota 648 41 71 57 telefono zenbakia erabili daitezke.

Guztira zazpi ikastaro izango dira (Gure plazak hartu; etxeko konponketak; animal flow; mendi orientazioa; ama yoga; klimaterioa, menopausia eta zoru pelbikoko ariketak; eta lasaitasunari bidea eraikitzen), bost talde osatuko dira, hiru tailer ere izango dira (flamenkoari buruz, sexualitatearen inguruan eta zineforuma) eta hiru hitzaldi ere bai (Pantailen itzalpean, amatasuna eta feminismoa, eta resistencia romaní).

 

Irailaren 19an udazkeneko festa antolatu da

Ikasturteari hasiera emateko udazkeneko festa antolatuko da Emakumeon Etxean. 17:30etan hasita Batukada tailerra, gazte feministen baterajotzearen aurkezpena eta bertso afari-merienda izango dira. Aissa Intxausti, Maddi Aiestaran eta Maider Arregi ariko dira bertsotan.

 

JABETZE ESKOLAK

ASTIGARRAGA

UDAZKENA

IRAILAK 19: Jabetze Eskolaren udazkeneko festa

17:30: Batukada tailerra
18:30: Gazte feministen baterajotzearen aurkezpena.
19:30: Bertso afari-merienda, Aissa Intxausti, Maddi Aiestaran eta Maider Arregi. Gai jartzailea, Olatz Zuazubiskar.

IKASTAROAK

GURE PLAZAK HARTU
Dinamizazioa: Harago Aholkularitza.
Asteazkenetan: Urriak 15, 22, 29, azaroak 5 eta 12.
17:00-19:00. Euskeraz. Emakumeon Etxean.

ETXEKO KONPONKETAK
Dinamizazioa: Izaskun Gurrutxaga.
Ostegunetan: Urriak 9, 16, 23, 30, azaroak 6, 13, 20, 27, abenduak 4 eta 11.
09:30-11:30. Euskeraz. Emakumeon Etxean.

ANIMAL FLOW
Dinamizazioa: Rocío Tascón.
Larunbatetan: Azaroak 1, 8, 15, 22, 29 eta abenduak 6.
10:00-11:00. Elebiduna. Emakumeon Etxean.

KLIMATERIOA, MENOPAUSIA ETA ZORU PELBIKOKO ARIKETA
Dinamizazioa: Sara Majarenas.
Ostiraletan: Urriak 10, 17, 31, azaroak 14 eta 28.
17:30-19:30. Euskeraz. Emakumeon Etxean.

MENDI ORIENTAZIO IKASTAROA
Dinamizazioa: Patri Espinar.
Ostiraletan eta larunbatetan: Urriak 3, 4 eta 11.
17:00-20:00 eta 09:00-13:30. Euskeraz. Emakumeon Etxean.

AMA YOGA
Dinamizazioa: Aines Zabala.
Asteazkenetan: Irailak 10, 17, 24, urriak 1, 8, 15, 22, 29, azaroak 5, 12, 19, 26, abenduak 10 eta 17.
17:15-18:15. Euskeraz. Erriberan. Izena emateko eta informaziorako whatsapp mezua bidali 617 82 16 50 zenbakira.

LASAITASUNARI BIDEA ERAIKITZEN
Dinamizazioa: Belén Olaziregi.
Astearteetan: Irailak 30, urriak 7, 14, 21, 28, azaroak 4, 11, 18, 24, abenduak 2 eta 9.
14:45-16:15. Elebiduna. Emakumeon Etxean.

TALDEAK

'TUNEATZEKO' TAILERRA
Dinamizazioa: Emakumeon Etxeko lan taldea.
Asteazkenetan: Irailaren 17tik aurrera, astero.
11:30-13:30. Elebiduna. Emakumeon Etxean.

AMATASUNAREN TOPALEKUA
Dinamizazioa: Izaskun Robledo.
Astelehenetan: Irailak 22, urriak 13, azaroak 10 eta abenduak 8.
17:15-18:45. Elebiduna. Emakumeon Etxean.

BARATZA FEMINISTA
Dinamizazioa: Emakumeon Etxeko lan taldea.

KAFE TERTULIA
Dinamizazioa: Emakumeon Etxeko lan taldea.

ELKARREN BIDEA EGINEZ
Dinamizazioa: Maider Andonegi

TAILERRAK

FLAMENKOTERAPIA SAIOA ETA LIBURU AURKEZPENA
Dinamizazioa: Soledad Ruz.
Urriak 8, asteazkena.
17:00etan, gazteleraz. Emakumeon Etxean.

SEXUALITATEAK, DESIOAK ETA EROTISMOA: TAILER TEORIKOA
Dinamizazioa: Ainhoa Aira.
Urriak 25, larunbatean.
10:00etan, euskeraz. Emakumeon Etxean.

 

ZINEFORUMA
Dinamizazioa: Su Hernández.
Urriak 9, ostegunean eta abenduak 10, asteazkenean.
17:30etan, elebiduna. Emakumeon Etxean.

HITZALDIAK

PANTAILEN ITZALPEAN: MANOSFERA, INCELAK ETA INDARKERIA DIGITALARI AURRE EGITEKO TRESNAK
Hizlaria: Sheila Melcón.
Azaroak 13, osteguna.
17:30etan, euskeraz. Emakumeon Etxean.

AMATASUNA ETA FEMINISMOA
Hizlaria: Nahia Alkorta.
Irailak 25, osteguna.
17:30etan, euskeraz. Emakumeon Etxean.

RESISTENCIA ROMANÍ
Hizlaria: KERA emakume ijito elkartea.
Data eta odua zehazteke, gazteleraz. Emakumeon Etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!