Chillida Lekura irteera, gaur adinekoek

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 27a, 00:00

65 urtetik gorakoentzat doako irteera antolatu du gaur Chillida Lekura, Hernaniko Udaleko Adinekoen sailak. Museora bisita eginda borobilduko dute oporraldiko ekintza sorta adinekoek. Asteazkenero izan dute ekintzaren bat uztailean eta abuztuan, goizez. Herriko zuhaitz eta landareak ezagutu zituzten, musika saioak egin, bingoan, kaleko jokoetan eta mahai jolasetan aritu, zineaz gozatu, ariketa fisikoa egin... Plazak mugatuak direnez, aldez aurretik eman behar zuten izena, Biteri kultur etxean edo 943 57 54 31 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!