Hernani Eskubaloi Taldeak ate irekiak antolatu ditu etzirako kiroldegian. Abuztuaren 29an, arratsaldeko 16:00etan, hasiko da jardunaldia eta 2012 eta 2015 urte artean jaiotakoentzako dago zuzendua. Aukera paregabea da gazte guzti horientzat eskubaloia ezagutu eta probatzeko. Eskubaloi taldea denboraldi berria prestatzen ari da eta horretarako ezinbestekoa da neska-mutilak kirol honetan hastea. Hernaniko neskak Ohorezko Mailan aritutakoak dira.
Lagunarteko partidua Bidasoaren aurka, 18:00etan
Hernani E.T.-ren ekipamenduak ere zozketatuko dira eta 18:00etan Hernani eta Bidasoa talde seniorren arteko lagunarteko partidua jokatuko da. «Eskubaloia gertutik ezagutu eta gaztetxoek kirola probatzeko aukera izan dezaten», antolatu dituzte ate irekiak.