San Joan Txiki jaiak etzitik, Portu auzoan

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 27a, 00:00

Asto paseoak lasterketa ordezkatu du azken urteetan.

Behin Ergobiko Festak bukatuta, erreleboa hartuko dute Portuko auzotarrek. Etzi, ostiralean hasiko dira Hernaniko Portu auzoko jaiak, eta hiru egunez egitarau konpletoaz gozatzeko aukera egongo da. 

Abuztuaren amaiera iragarriko dute aurten ere, Portuko San Joan txiki jaiek etzi hasita. Bi egun falta dira San Joan Txiki Jaiak hasteko eta Portu auzoa festa giroan murgiltzeko. Aurten ere, egitarau konpletoa osatu dute Jai Batzordeko kideek, eta gonbidapena luzatu nahi diete ondo pasatzera eta egitarauaz gozatzera hurbildu nahi duten herritar guztiei.

Hiru egunetan ez da egongo aspertzeko tarterik, goizean goizetik gaueko ordu txikiak arte egongo baita martxan auzoan. Hiru egunetan zehar auzoko haurrek ekintza ugari edukiko dituzte, eta festetan protagonismo berezia izango dute, urtero bezala. 

Eguerdiko 12:00etan botako dute txupinazoa, baina aurretik, zenbait ekintza egingo dituzte, beroketa gisa; hala nola, marrazki eta pintura lehiaketa goizeko 10:00etan, haurrentzako puzgarriak, parke txikia, olla eta ohe elastikoen irekiera; eta urteroko ohiturari eutsiz, Txapeteri lore eskaintza, 11:30etan. 

Suziriak eztanda egin bezain pronto, buruhaundi eta erraldoiak aterako dira auzoko kaleetara txistularien laaguntzarekin, auzokoen bizkarrak berotu eta festak girotzera. Eguerdiko 13:00etan, auzoko gazteek goizean egindako marrazkien erakusketa jarriko dute, plazako arkupeetan. Arratsaldean, berriz, etxeko txikientzako haur jolasak prestatu dituzte. Jokuak amaituta, txapeten omenez lorontzi ederrenari saria emango zaio, eta segidan, txokolate bero eta goxo batez gozatzeko aukera izango dute auzotarrek. 

Gaualdera, XXXIII. Sardin jate herrikoi baten bueltan bilduko dira denak, eta festak jarraipena izango du gaueko 23:00etan hasiko baita Alaiki musika taldea. 

 

Larunbatean eta igandean jarraituko du jaiak

Portuko jaiek duten berezitasuna izaten da herritar asko jaisten dela auzora festez gozatzera eta gehienek larunbata eta igandea baliatzen dute horretarako. Larunbatean astoak izaten dira protagonista eta azken urteetan umeek paseorako erabiltzen dituzte. Garai batean lasterketa antolatzen zen eta dagoeneko 73 edizio bete ditu ekitaldiak.

Aurten, Patxin eta Potxinek ez dute ohi moduan emanaldia eskainiko, eta horrenbestez, Portuko jai batzordeak urte luzez Portuko jaietan emanaldia eskaintzeagatik eskertza ekitaldia eskainiko diete. Segidan, Zapotxin pailazoak hartuko du lekukoa, 'Mundu bat maletan' ikuskizuna eskaintzeko. Era berean, aurtengo jaietan berrikuntza gisa, pintxo potea antolatu dute txosnan, Zapotxinek emanaldia eskaini bitartean.  

Igande goizean sagardo dastaketa ere izango da, eta antolatzaileek aditzera eman dute bildutako dirua Gure Nahia Elkartasuna elkartearentzat izango dela, Gipuzkoako gaixotasun arraroak dituzten haurren aldeko elkartea. Ondorengoak izango dira sagardotegi partehartzaileak: Altzueta, Oialume-Zar, Olaziola, Eula, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Iparragirre, Artola, Itsasburu, Rufino eta Gurutzeta.

Arratsaldean herri kiroletan Euskal Herriko aizkolari eta harrijasotzaile onenak edota onenetarikoak bilduko dira.

 

 

EGITARAUA

PORTUKO JAIAK

ETZI, OSTIRALA

10:00 Marrazki eta pintura lehiaketa. 

11:00-13:30 Haurren Parkinga: puzgarriak, ohe elastikoak, parke txikia, olla. 

11:30 Txapeteri lore eskaintza 

12:00 Jaien hasiera, suzirien jaurtiketarekin. Aldi berean, buruhaundi eta txistularien irteera.

13:00 Auzoko gazteek egindako marrazkien erakusketa. 

16:00-19:00 Haurren Parking-a 

17:00 Haur jokoak: zaku karrera, aulki jokoak, lokotxak, eta ura eta irinaren jolasa.

18:00 Txapeteren omenez Lorontzi lehiaketa. Ondoren Txokolatada

20:00 XXXIII. Sardin jate herrikoia. 

23:00 Alaiki musika taldea. 

 

ABUZTUAK 30, LARUNBATA

08:00 Egunsentia, suzirien jaurtiketarekin. 

11:30 Haur jokoak: zaku karrera, aulki jokoak, lokotxak, eta ura eta irinaren jolasa. 

13:00 Zinta lasterketa izugarrizko opariekin. Jarraian Tiro karabina txapelketa. 

Aldi berean Saskibaloi txapelketa 

16:30 Umeentzako tailerrak. 

18:00 LXXII. Asto paseoa, Zintzarri tabernak babestua. 

19:00 Patxin eta Potxin pailazoei eskeratza ekitaldia. Ondoreng 'Mundu bat maletan' Zapotxin pailazoaren ikuskizuna. 

Ordu berean, pintxo potea txosnan (arroka-muskuiluak)

Jarraian, Umeentzako dantzaldia, Itzal musika taldearekin. Ondoren Afaltzera gauerako indarrak hartzeko!. 

24:00 Dantzaldia Itzal musika taldearekin. 

Amaieran, DJ Iker

ABUZTUAK 31, IGANDEA

08:00 Egunsentia, suzirien jaurtiketekin. 

09:30 Diana txistulariekin. 

12:00 Meza, auzoko hildakoen alde, Hernaniko parrokian. 

12:00 Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa. 

12:30 Sagardo dastaketa solidarioa: Bildutako dirua Gure Nahia elkartearentzat izango da.  

13:00 XLIX. Toka eta Bote txapelketa. Apuntatzeko epea 12:50etan amaituko da. 

14:30 Bazkaria. 

18:30 Herri kirolak. Aizkolariak: Malen Barrenetxea, Nerea Arruti, Karmele Gisasola, Maika Ariztegi, Ibai Soroa eta Hodei Ezpeleta 'Bihurri'. Harrijasotzaileak: Jokin Eizmendi eta Mikel Lopetegi 'Urra'. Jarraian Iratzar taldearekin dantzaldia. 

24:00 Jaien amaiera Iratzar taldearekin. Zezen suzkoa eta azken traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!