'Ostirala iritsi da' emanaldia, irailaren 28an

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 23a, 00:00

Marimotots, Txapas, Porrotx, Pupu eta Lore.

Porrotx, Marimotots, Txapas, Pupu eta Lore pailazoak Atsegindegin izango dira, eguerdiko 11:30etatik aurrera.

Ostirala iritsi da ikuskizuna eskainiko dute Porrotx, Marimotots, Txapas, Pupu eta Lore pailazoek irailaren 28an, igandea, eguerdiko 11:30etan hasita Atsegindegin. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude 'katxiporreta.eus' webgunean, Kutxabanken pasarelaren bidez. Hernani Errugbi Elkartearekin elkarlanean antolatzen dute azken urteetan ekitaldi hau, eta aurten ere horrela izango da. Oso arrakastatsua izan ohi da urtero antolatutako saioa, eta oraingoan ere aukera paregabea izango dute etxeko txikienek ikuskizunaz gozatzeko. Aurtengo berrikuntza da emanaldia goizean izango dela, eta ez arratsaldean, azken urteetan bezala.

Ostirala iritsi da emanaldian egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Txapas, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek, Txapas irakaslearekin batera, bere azkeneko laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala! Ikuskizun hau alaitasunez eta fantasiaz beteriko jaia da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!