Ligako azken estropada bihar Bilbon, Maialenek

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 22a, 00:00

Arratsaldeko 16:00etan uretaratuko dira Hernaniko neskak, Ibaizabaleko uretan. 

Azken txanpara iritsi da Maialen ETE Ligan, izan ere, bihar jokatuko du Ligako azken erlojupeko estropada Bilbon, arratsaldeko 16:00etan hasita. 

Pasa den asteburuetan, bi estropada jokatu behar zituen Hernanik, baina «beroagatik» Castroko estropada bertan behera gelditu zen. Beraz, Zarautzen uretaratu ziren Hernaniko neskak, hilaren 16an, eta zazpigarren sailkatu ziren. Oconek adierazi du orokorrean txukun ibili dela taldea: «oso harro nago neskek egin duten lanarekin». Larunbat honetarako, beraz, gogotsu daude Maialen traineruko arraunlariak.

 

Hurrengo erronka: Kontxa

Biharko estropada amaituta, Hernaniko nesken erronka Kontxako Bandera izango da. Irailarena 3an uretaratuko dira, arratsaldeko 18:00etan hasita, sailkapen estropadan. Zazpi onenen artean sailkatzea zaila izango dute, baina ez da itxaropenik faltako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!